covid19

EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota dau ziurtagiria luzatzeko eskaerea

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 1a

Jaurlaritzeak neurria ez daualako "behar beste justifikau" hartu dabe epaileek ebatzia. 50 jakidetik gorako jatetxeetan eta gaueko aisialdian bakarrik mantenduko da neurria.

Auzitegi Nagusiko Luis Garrido epailearen auzitegiaren aretoak bertan behera itxi dauz bai neurria bi astez luzatzeko eskaerea bai ostatu turistiko eta joko aretoetan ziurtagiria eskatzeko asmoa. Eusko Jaurlaritzeak eguenean eta barikuan ebatzi ebezan neurriok, atzo fiskaltza luzetzearen alde agertu bazan be, Auzitegi Nagusiak dauka azken ebazpena emoteko poderea.

Holan, bertan behera gelditu da kontrako ahots gehien batu dauzan neurria, ziurtagiriaren derrigortasuna. 50 jakidetik gorako jatetxe handietan eta gaueko aisialdian bakarrik eskatu ahalko da ziurtagiria.Auzitegiak Eusko Jaurlaritzaren justifikazino faltan oinarritu dau ebazpena. Izan be, autoak dinoanez, gobernuak ez dau ondo azaldu zertan dan ziurtagiria eraginkorra kutsatzeak saihesteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!