Futbola

Arratia Bk lehenengo postua eta Lemoako Harrobik bigarrena manteniduten dabe

Asier Abrisketa 2022ko urtarrilaren 31

Gizonezkoen Arratia A bosgarren da, irabazteko zailtasunakaz. Andrazkoen talde biak barriz,  hamaikagarren postuan dagoz.

Andrazkoen Arratia A taldeak urtailaren 30ean etxetik kanpo jokatu eban Mutilvera taldearen kontra eta 2-1 galdu eban. Datorren partidua Aurrera Vitoria taldearen kontra jokatuko dau Arratiak, hilaren 5ean, arrastiko 16:30ean etxetik kanpo. Hamazazpi jardunaldi jokatuta, hamaikagarren postuan dago Arratia 19 puntugaz.

Arratia B taldeak urtailaren 29an garaipen borobila lortu eban Indautxu taldearen kontrako partidua Urbietan, 5-1 amaitu zan.  Datorren partidua Plentziaren kontra jokatuko dabe hilaren 6an, arrastiko 19:00etan etxetik kanpo. Hamasei jardunaldiren ostean hamaikagarren postuan dago Arratia B, 18 puntugaz.

Gizonezkoen Arratia A taldeak be urtailaren 29an jokatu eban Urbietan, baina Ermua Aren kontra 0-1 galdu eban. Datorren partidua barriz etxetik kanpo jokatuko dabe Retuerto Sport taldearen kontra, hilaren 6an 11:30ean. Hogeta bi jardunaldiren ostean bosgarren postuan dago Arratia 38 puntugaz.

Arratia Bk Urbietan jokatu ditu atzen partidu biak, urtailaren 30ean 1-3 galdu eban Galdakao Bren kontra. Datorren jardunaldian etxetik kanpo jokatuko dau Etxebarri B taldearen kontra, hilaren 6an arrastiko 16:00etan. Lider jarraitzen dau Arratiak hamazazpi jardunaldi jokatu dauzanean 38 puntugaz, bigarrena 4 puntura dauka Igorreko taldeak.

Lemoako Harrobi

Lemoaztarrek barriro bardindu dabe, oingoan bana, Montefuerte Aren kontra. Datorren partidua etxean jokatuko dau Atxulaur taldearen aurka, hilaren 5ean arrastiko 16:30ean. Hamazortzi jardunaldi jokatu ostean bigarren postuan dago Lemoako Harrobi 36 puntugaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!