covid19

Zezeilaren 13ra arte mantenduko ditu Jaurlaritzeak neurri murriztaileak

Asier Abrisketa 2022ko urtarrilaren 28a

Batzorde teknikoaren eta Lehendakariaren gomendioaren ostean hartu dau ebatzia LABI batzordeak, eskola kiroleko txapelketak bakarrik berreskuratuko dira. Covid ziurtagiriaren derrigortasuna luzatzeko eskaerea be egingo da.

EITBk aurreratu dauanez, neurriak zezeilaren 13ra arte mantenduko dira. Beraz, gaueko aisialdia 01:00etan amaitu beharko da eta espazio zarratu gehienetan %60ko gehienezko edukiera errespetatu beharko da, beste neurrien artean. Covid ziurtagiriaren derrigortasuna luzatzeko eskaerea be aurkeztuko dau Eusko Jaurlaritzeak EAEko Auzitegi Nagusian.

Gaur arrastian bildu da LABI batzordea, gaur amaitu behar ziran neurri murriztaileakaz zer egin ebazteko. Atzo bertan, Iñigo Urkullu Lehendakaria neurriak bere horretan jarraitzearen alde agertu zan. Positiboak beherantzako joerea hartu dabela baieztatu eban. Baina joera hori atzen egunetan baretu egin dala azaldu eban eta gaur-eguneko datuak, neurriak ezarri ziren momentukoak baino txarragoak dirala gehitu eban.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!