Egunokaz sinatuko dan lan erreformaren inguruan LAB sindikatutik gure eretxia emon gura dogu. Lehengo, esan beharrekoa da erreforma hau ez dala Alderdi Popularrak 2012. urtean ezarritakoaren derogazino edo indargabetzea. Kontrara, erreforma horren mamia bardinean mantentzen dauan akordioa da. Akordioa Bruselatik etorritako presinoen ondorioz dator, eta patronalak berak akordioa sinatuteak argitzen dau erreforma honen nondik norakoak zeintzuk diran. Modu berean, Alderdi Popularrak legedi barriaren proposamenaren aurrean izan dauan jarrera epelak erakusten dau honek ekarriko dauzan aldaketen eduki falta.
"Akordioa Bruselatik etorritako presinoen ondorioz dator, eta patronalak berak akordioa sinatuteak argitzen dauz erreforma honen nondik norakoak".
Erreforma hau Espainian eta Espainiako lan egoerara begira dago eginda, Euskal Herriko eta estaduko beste erkidego batzuetako errealidade sozio-ekonomikoak kontutan hartu barik. Estaduko sindikatu handiek sinatu dabe akordioa, beste eragile sozialakaz berba egin edo berauen eretxia galdetu barik. Horren erakusle dira estatalizazioaren alde jokatuko daurien hainbet arau. Hau da, hein batean, espainiar estaduko konbenioak gailentzen dira probintzietakoen aldean. Honek ez dau bermatuten gure lan eta bizitza eskubideak bertan eta bertatik negoziatu eta erabakitzea. Horregatik, sinatu dogu estaduko nazino ezbardinetako 17 sindikatuk erreforma honen aurkako testu bateratua. CIG eta CUT Galizian, IAC eta kataluniako intersindikalak eta beste hainbat lurraldetako sindikatu eraldatzailek, besteak beste.
Medio batzuetan esaten danaren kontrara, araudi barriak ez dau inondik inora tenporalidadeagaz amaituko dauan neurririk ezartzen, ez eta kontratu honeek ekarten daben prekariedade kronikoari muga argirik ipinten. Akordioa sinatu zanetik hilabete pasa da, eta enpresak hasi dira behin-behinekotasunaren inguruan lege barria berauen alde erabilten.
"Araudi barriak ez dau inondik inora tenporalidadeagaz amaituko dauan neurririk ezartzen, ez eta kontratu honeek ekarten daben prekariedade kronikoari muga argirik ipinten".
LABen ustetan, ez dago 2012ko lan erreforma bertan behera ixten dauan aurrerapausorik. Kaleratzeak merke-merke urtetan jakoz patronalari, eta bertoko hitzarmenak mugatzen ditu. Izan be, gai batzuk Espainia mailan bakarrik negoziau ahalko dira. Atzen urteotan hitzarmen ugarik galdu dabe indarra eta estadu mailako hitzarmenera jausi dira, langileen lan eta bizi baldintzak nabarmenki kaltetuta. “Nahikoa da!” esateko momentua da. Euskal Herrian badago behar beste indar bestelako lan eta bizi baldintzak ezartzeko, gure esku dago horren alde egitea. Hori dala eta, urtailak 30ean manifestazinoa egingo dogu Bilbon, Moyua plazatik 12:00etan urtenda. Lan Erreforma berresteko bozketaren bezperan be mobilizauko gara, lan-zentro guztietan.
“Nahikoa da!” esateko momentua da. Euskal Herrian badago behar beste indar bestelako lan eta bizi baldintzak ezartzeko".
Arratieri begira be argi geratzen dira 2012ko lan erreforman ondorioak. Zenbat enplegu suntsitu dira atzen urteotan? Alfus, Negarra, Incoesa Ebai, Gea.. eta beste hainbeste. Lanpostu duinek izan dabezan enpresetan galdu dire beharrak. Kontrara, baldintza txarragoak eukiezan enpresetan sortu dira lanpostuak, kontratazino barrietan tenporalidadea eta prekariedadea nagusi direlarik. Esaterako, Tecnichapa Ormazabalen 160 bat langile ebentual dagoz, Arratia osoan daukagun langabetuen laurdena! Hori, igaz 550 miloi euro irabazi ebazan enpresa batean.
Batzuen diru-goseak ez dauka amaierarik. Hau da espainiar estaduari lotuten gaituen legediak dakarrena, horregatik aldarrikatzen dugu euskal langilegoak, bere erabakitze eta negoziazino marko propio baten beharra daukala.
Arratiako LAB sindikatua