Hilero 2.019 erabiltzailek bisitau dabe bataz-beste BEGITUren webgunea

Asier Abrisketa 2022ko urtarrilaren 25a

Begitu.eus-ek 19.000 ikustaldi baino gehiago jaso dauz lehenengo bost hile eta erdian. Datu onenak abuztuan eta abenduan izan dauz, opor garaietan.

Garagarrilagaz batera heldu zan begitu.eus webgune barria Arratia, Ubide eta Zeberioko informazinoa egunez-egun gaurkotuteko helburuagaz. Lehenengo bost hile eta erdian 19.259 bisita jaso dauz webguneak guztira, hileroko bataz-bestekoa 3.501ekoa da.

Hileroko erabiltzaile desbardinak barriz 1.000 eta 2.400 artean dagoz. Erabiltzaile honeek ikusitako 39.000 orrialdetik gora pilatu dabez oin arte agenda, albiste, bideo eta portadaren artean.

Sare sozialetan be badaukaz BEGITUk irakurtzaile ugari. Momentuz, Twitterren 151 jarraitzaile, Instagramen 584 eta Facebook-en 1.971 lagun. Baina azken honek urteak daroaz funtzionamenduan.

BEGITUko zuzendariaren balorazinoa

Hilabetekari izatetik hamabostekari izatera pasau ostean, Zertu Kultur Elkarteak Arratia, Ubide eta Zeberioren gaineko informazinoaren alde egindako erronkarik handiena izan da. Langile barria daukagu igazko garagarriletik eta hau saltu handia izan da guretzat.  

Behin baino gehiagotan BEGITU aldizkaria kudeatzen dauan Zertu alkartetik adierazo izan dogu komunikazino proiektu hau sendotu, hobetu eta zabaldu gura dogula. Ardura hori hasikeratik bertatik euki dogu. Proiektu hau martxan hasi zanetik urte batzuk joan dira, eta urte horreetan guztietan, jente eta erakunde askoren laguntzeagaz, beti aurrera joateko urratsak egiteko gai izan gara. Gaur egun BEGITU aldizkaria Arratia, Ubide eta Zeberio bere baitan hartzean dituan eremu honetan euskerazko komunikazino errefente garrantzitsua bihurtu dalan esan geinke. 

Edozelan be, proiektu guztiei gertatzen jakien lez, BEGITU aldizkariari aurrerapausuak egitea ezinbestekoa jako. Aurrera ez egitea benetako atzerapausua litzateke. Horregaitik, pentsau genduan igaz momentua heldu zala BEGITUri bultzadea emoteko. Zein norabidetan egin genduan apausu hori? Labur esanda, komunikazinorako teknologia barriak eskaintzen deuskuezan tresnak, eta horreek ekarritako abantailak, behar zituan eta behar ditu BEGITUk. Beste modu batera esanda, betiko paperezko BEGITUren ondoan sareko BEGITU eraginkor eta indartsu bat sortu dogu. Holan, BEGITUren webgunea bultzatzeaz gain, BEGITU sare sozialetan be badago.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!