eskupelotea

Bigarren bueltea trabestu jakie Elezkano II eta Zabaletari

Asier Abrisketa 2022ko urtarrilaren 24a

argazkia: aspepelota.eus

Binakako txapelketan atzen partidu biak galdu ditue baina lider dira oindino. Oier Etxebarriak be galdu dau, Zabalagaz batera promozino mailan.

EPELen Binakako Txapelketearen lehenengo fasean lan parebakoa egin ostean konplikau jakie Danel Elezkano eta Jose Javier Zabaletari bigarren bueltea. Lehenengoan zazpitik sei irabazi ostean, atzen biak galdu ditue. Zapatu honetan Jokin Altuna eta Julen Martijaren aurka lehiatu dira Iruñan eta 22-13 galdu dabe.

Halanda be, sailkapen orokorrean lider jarraitzen dabe, hamar partidutik zazpi irabazita. Baina txapelketako ligaxka fasea estu-estu dago lehenengo postuetan. Izan be, atzetik dagoz sei partidu irabazita Laso-Imaz, Irribarria-Rezusta eta Altuna III-Martija bikoteak.

Hurrengo jardunaldian honeetako bikote baten kontra jokatuko dau Dimako pelotariak, sailkapena estuago ipini ahalko da. Laso eta Imazegaz neurtuko dira Iruñan urtailaren 30ean.

Promozino mailan

Oier Etxebarria igorreztarra be badabil binakako txapelketan, promozino mailan. Zabalagaz batera lau partidu irabazi ditue hamar jardunalditan, bosgarrenak dira sailkapen orokorrean. Atzen partidua Victor eta Gaskueren kontra jokatu dabe Bilbon, eta 22-14 galdu.

Hurrengoan Alberdi eta Uriondogaz lehiatuko dira Etxebarrin, hilaren 30ean.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!