Igorreko San Txisme zelaian jokatu dabe atzen jardunaldia zekorrek, zapatu arrastian. Partidu garrantzitsua izan da, sailkapeneko aurkari zuzen baten kontrakoa. Vithas Gaztedi talde gasteiztarra seigarren da sailkapenean eta honeri irabazita, Arratiko Zekorrak taldeak zazpigarren postua berreskuratu dau. Seigarrenagaz egoan bederatzi puntuko aldea bostekoa da oin.
Liderraren kontra entsegu bakarra lortu ostean, zekorrek zelaia kurutzatzeko aukera gehiago izan ditue oingoan. Ordu erdiz husna joan ostean, Asier Julek entsegu bi egin ebazan. Gasteiztarrek 51. minutuan lortu eben beste entsegu bat baina 70. minutuan Jon Gurtubairen entseguak eta ostean Andoni Lucasen transformazinoak zarratu eben markagailua.