Andrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Oiartzun taldearen kontra, bana amaitu zan partidua. Datorren jardunaldian Multivera taldearen kontra jokatuko dabe, etxetik kanpo, hilaren 30ean, 12:30ean. Hamasei jardunaldi jokatuta, zortzigarren postuan dago Arratia A 19 puntugaz.
Andrazkoen Arratia Bk ostera zapatu goizean jokatu eban Urbietan Sestao Riverren kontra, 2-3 galdu eban etxeko taldeak. Datorren partidua Indautxu taldearen kontra jokatuko dabe hilaren 30ean, eguerdiko 12:15ean barriro be Urbietan. Hamabost jardunaldiren ostean hamahirugarren postuan dago Arratia B 15 puntugaz.
Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Iturrigorri A taldearen kontra etxean, husna amaitu zan partidua, atzen aldian kosta egiten jakie irabaztea arratiarrei. Datorren partidua Urbietan jokatuko dabe barriro, Ermua A taldearen kontra hilaren 29an 18:00etan. Hogeta bat jardunaldiren ostean bosgarren postuan dago Arratia 38 puntugaz.
Arratia Bk ostera sendo jarraitzen dau, izan be 4-1 irabazi eban domekan, Iberlandaren kontra Urbietan jokatutako partidua. Datorren jardunaldian be Urbietan lehiatuko dira Galdakao B taldeagaz, hilaren 30ean arrastiko 18:00etan. Líder jarraitzen dau Arratiak hamasei jardunaldi jokatu ostean, 38 puntugaz. Bigarrenak dira San Miguel taldekoak, 32 puntugaz.
Lemoako Harrobi
Lemoako taldeak husna bardindu eban Solokoetxe A taldearen kontra etxetik kanpo zapatu arrastian jokatutako partidua. Datorren partidua be etxetik kanpo jokatuko dau Montefuerte A taldearen kontra, hilaren 30ean arrastiko 18:30ean. Hamazazpi jardunaldi jokatu ostean bigarren postuan dago Lemoako Harrobi 35 puntugaz.