Atzeratutako partidu hau sano garrantzitsua izango da Arratiko Zekorrak taldearentzako. Errioxan eta Eibarren irabazi ostean, lider dan Menditarrak taldearen kotra galdu eban atzen astegoienean. Gaztedi zekorren aurkari zuzena da, izan be, talde errioxarra baino ez dago honeen artean. Gasteiztarrak seigarrenak dira sailkapenean, arratiarrak barriz zortzigarren, 9 puntuko aldeagaz.
San Txismen azken partidua jokatu zanetik aste asko pasau diranez, eguraldi hotza eta partidua bera berotutera animau gura izan dabez zaleak. Holan, edari merkeak eta sorpresak prometidu dabez sareetan.