Turismo sektoreko profesionalentzako, bihartik aurrera egongo da Gorbeia Bira Bike Tour, aisialdiko alternatiba barria, ezetuteko aukerea FITUR nazinoarteko turismo azoka entzutetsuan. Aurkezpena bihar, hilak 20, egingo dabe Agustín Otsoa Eribeko Landa Gorbeialdeko Kuadrillako Presidenteak, eta Eider Ajuriagerra Arana ADR Gorbeialdeko Presidenteak, 12:30ean.
Mendiko bizikletan egiteko ibilbide barri honek Gorbeiako Parke Naturala eta Gorbeia tontorra bera inguratzen dau.
Urtailaren 21era arte, FITUR azokea sektoreko profesionalentzako egongo da bideratuta. Hilaren 22 eta 23an ezetu ahalko dau jendeak produktu barria Madrilen. Baina bihar bertan egingo dira publiko ibilbidearen zehaztasunak eta noztik aurrera erabili ahalko dan bidea.