Eskupelotea

Elezkano eta Zabaleta dira EPELen Binakako Txapelketearen liderrak

Asier Abrisketa 2022ko urt. 17a, 13:16
argazkia: Aspepelota.eus

7-22 galdu dabe Irribarria eta Errezustaren kontrako partidua. Oier Etxebarriak, Zabalagaz, be galdu dau atzen jardunaldian 11-22, hirugarrenak dira promozino mailan.

Elezkano II.ak eta Zabaletak osotutako bikotea bide onetik doa finalera heltzeako helburuaren ostetik. Lehenengoak dira sailkapenean, atzen partidua 7-22 galduta be. Bederatzi partidutik zazpi irabazi ditue eta 40 puntuko koefiziente positiboa daukie. Honeen ostetik dagoz Laso eta Imaz, sei partidu irabazita eta 27 puntuko koefizienteagaz.

Halanda be, urtailaren 15ean Irribarria eta Rezustak osotutako bikotea nagusitu zan Zumaiako Aitzuri frontoian. Jokoaren erritmoa markau eben, Elezkano II eta Zabaleta aukera barik itxita. Lehenengo tantuetatik hasita eukin ebezan zailtasunak, baina markagailua alde txikiagaz mantentzea lortu eben. Baina 4-6tik aurrera Irribarriak protagonismoa hartu eta atzean itxi ebazan liderrak, 5-15ean ipini zan markagailua eta gorriak ez ziran burua altxatzeko gai izan.

7-22 amaitu zan Elezkano eta Zabaletak txapelketa osoan jokatutako partidurik txarrena. Hurrengoan Altuna III eta Martijaren kontra lehiatuko dira Iruñako Labriten, urtailaren 22an.

Promozino maila

Oier Etxebarria igorreztarra be badabil Binakako Txapelketan, baina promozino mailan. Zabalagaz batera, hirugarrenak dira sailkapenean, finalaurrekoak jokatuteko aukereagaz momentuz, bost aste falta dira sailkapen fasea amaituteko. Honeek be galdu dabe atzen jardunaldia, Salaberria eta Erostarberen kontra neurtu ziran Zumaian eta 11-22 galduta bueltau ziran etxera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!