errugbia

Liderraren kontrako partidua galdu dau Arratiko Zekorrak taldeak

Asier Abrisketa 2022ko urt. 17a, 12:21

Lekarozen jokatu eben partidua zapatuan, BRT Menditarrak taldearen kontra eta 55-5 galdu eben zekorrek. Sailkapenean, zazpigarren postuan mantentzen dira arratiarrak.

Sareetan adierazo eben moduan, partidu gatxa espero eben zekorrek astegoien honetarako. Izan be, liderraren kontra lehiatu dira etxetik kanpo eta partidurik galdu barik egon dira Menditarrak liga osoan.

Atzen partiduak irabazi baditue be, Arratiko Zekorrek aukera gitxi izan dabez oingoan, entsegu bakarra lortu dabe, Unai Zuazoren eskutik. Menditarrek ostera bederatzi entsegu eta bost transformazino egin dabez, 55 puntu lortuta.

Sailkapenean zazpigarren segiduten dabe arratiarrek hamar puntugaz, Gaztedi RTren ostetik dagoz, honeek 19 puntu ditue. Baina sailkapeneko lehen bost taldeek puntu gehiago pilatu dabez azken jardunaldi bietan, Arratiko Zekorrakaz aldea handituta.

Hurrengo jardunaldian Gesalaga Okelan Zarautz/ Beltzak KEren kontra lehiatuko dira, aste bi barru. Honeek laugarrenak dira sailkapenean, 27 puntugaz. Baina arinago, atzeratuteko partidu bat jokatuko dabe astegoien honetan. Hilaren 22an, San Txisme zelaian lehiatuko dira 16:00etan zuzeneko aurkarien kontra, Vithas Gaztedi RT.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!