Futbola

Puntu bi bakarrik lortu ditue talde arratiarrek astegoienean

Asier Abrisketa 2022ko urt. 17a, 11:41

Andrazkoen A taldeak 3-0 galdu dau eta B taldearen partidua atzeratu egin da. Gizonezkoen lehen taldeak eta Lemoako Harrobik, biek bardindu dabez partiduak. Arratia Bk ostera, deskantsurako jardunaldia euki dau.

Añorgaren kontra jokatu eban andrazkoen Arratia Ak hilaren 16an, 3-0 galdu eban. Datorren partidua Oiartzun taldearen kontra jokatuko dau Igorren hilaren 22an, 15:30ean. Hamabost jardunaldiren ostean zortzigarren postuan dago Arratia A, 18 puntugaz.

Andrazkoen Arratia B aurreko egunean, zapatuan, Pauldarrak B taldearen kontra jokatu behar eban. Baina COVIDa dala eta partidua atzeratu egin zan. Datorren partidua hilaren 23an jokatuko dau Arratia Bk Sestao River taldearen kontra hilaren 23an, 10:30ean. Hamalau jardunaldiren ostean hamaikagarren postuan dago Arratia 15 puntugaz.

Gizonezkoen A taldeak atzen partidua Loiu Aren kontra jokatu eban etxetik kanpo, hilaren 16an, bana amaitu zan jokoa. Datorren partidua Iturrigorri A taldearen kontra jokatuko dau Urbietan hilaren 22an, 18:00etan. Arratia A bosgarren postuan dago 37 puntugaz, hogei jardunaldiren ostean.

Arratia Bk deskantsua euki dau astegoienean. Datorren partidua Iberlanda taldearen kontra jokatuko dabe Urbietan hilaren 23an, 12:30ean. Hamabost jardunaldiren ostean Arratia Bk lider segiduten dau 34 puntugaz.

Lemoako Harrobi

Hilaren 15ean Arlonagusian Etxebarri A liderraren kontra jokatutako partidua bana amaitu zan. Datorren partidua Solokoetxe A taldearen kontra jokatuko dau hilaren 22an, 16:00etan etxetik kanpo. Hamasei jardunaldiren ostean bigarren postuan dago Lemoako Harrobi 34 puntugaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!