Bost aste falta dira Binakako Txapelketearen sailkapen fasea amaituteko eta momentuz, Elezkano II.ak eta Zabaletak osotutako bikotea bide onean doa playoff partiduetan parte hartu ahal izateko. Lehenengoak dira sailkapenean, alde nabarmenagaz gainera. Izan be, zortzi partidutik zazpi irabazi ditue eta 55 puntuko koefiziente positiboa daukie. Bigarrenak dira Laso eta Imaz, bost partidu irabazita eta 22 puntuko koefizienteagaz.
Halanda be, zapatuan Labrit frontoian jokatutako partidua ez zan ondo hasi Elezkano II eta Zabaletarentzako. Ezkurdia eta Tolosa atzenak dira sailkapenean eta gogo handiz hasi ziran jokoan. Bi eta hiru puntuko aldeagaitik irabazten mantenidu ziran partiduko lehenengo erdian, 13-14ean hartu eben lehenengoz aurrea Elezkano eta Zabaletak.
Hortik aurrera, Danel Elezkano izan zsn partiduaren protagonista nagusia, gorrien bonbardeoari eutsi, aurrera egin eta 0-6ko partziala lortu eban bikote urdinak. Guztira, hamar tantu irabazi ebazan pelotari dimoztarrak. 13-18tik hasita, tartea mantentzeko gai izan ziran urdinak atzen tantura heldu arte.
Zapatuan jokatuko dabe hurrengo partidua, Irribarria eta Rezustaren kontra Zumaian.
Oier Etxebarria
Oier Etxebarria igorreztarra be badabil Binakako Txapelketan, baina promozino mailan. Zabalagaz batera, hirugarrenak dira sailkapenean, semifinalak jokatuteko aukereagaz momentuz, sei aste falta dira sailkapen fasea amaituteko. Atzen partidua astegoien honetan jokatu dabe Labriten, 22-13 amaitu zan Egiguren V eta Untoriaren aurka.
Hurrengoan Solaberria eta Erastorbegaz lehiatuko dira Zumaian, zapatuan, hilak 15.