Futbola

Andrazkoen Arratia Ak hiru hileko bolada txarragaz amaitutea lortu dau

Asier Abrisketa 2022ko urt. 10a, 11:28

Andrazkoen B taldeak barriz, 0-5 galdu dau. Gizonezko talde biek bana amaitu dabe jardunaldia eta Lemoako Harrobik 0-2 irabazi.

Andrazkoen Arratia A taldeak 8-0 irabazi eban zapatu arrastian Urbietan Nueva Montaña talde kantabriarraren kontra. Urriaren 10ean jokatutako bosgarren jardunalditik egon dira garaipenik lortu barik. Baina zapatuan, sailkapenean atzen postuan dagoan eta punturik ez daukan taldearen kontra, lortu eban irabaztea hiru hilabete beranduago. Datorren partidua Añorgaren kontra jokatuko dau hilaren 16an, arrastiko 16:30ean etxetik kanpo. Hamalau jardunaldiren ostean zazpigarren postuan dago Arratia A, 18 puntugaz.

Andrazkoen Arratia B taldeak ostera 0-5 galdu eban zapatu gauean, Urbietan. Datorren partidua Pauldarrak B taldearen kontra jokatuko dau, hilaren 15ean, 15:30ean etxetik kanpo. Hamahiru jardunaldiren ostean hamaikagarren postuan dago Arratia 15 puntugaz.

Gizonezkoen Arratia A taldeak aste honetako bigarren partidua jokatu eban atzo, domekea, etxetik kanpo Zallaren kontra. Talde arratiarra 1-0 galtzean hasi bazan be, bana bardindu eban atzenean. Datorren partidua, Loiu A taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo, zapatuan hilak 15, arrastiko 16:00etan. Arratia A hirugarren postuan dago 36 puntugaz, hemeretzi jardunaldiren ostean.

Arratia Bk ostera zapatu arrastian jokatu eban Igorren, San Miguel taldearen kontra, honeek be bana bardindu eben. Datorren astegoienean Arratia Bk deskantsua eukiko dau. Hamabost jardunaldiren ostean Arratia Bk lider segiduten dau 35 puntugaz eta lau puntu ateraten deutsaz bigarrenari.

Lemoako Harrobi taldeak domeka arrastian jokatu eban Orduña taldearen kontra etxetik kanpo eta 0-2 irabazi eban. Datorren partidua Etxebarri A taldearen kontra jokatuko dau zapatuan, hilak 15, 17:00etan Arlonagusian. Hamabost jardunaldiren ostean bigarren postuan dago Lemoa 33 puntugaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!