Mobilizazinoa

Salbuespeneko espetxe politikaren aurkako mobilizazinoak antolatu ditu Sarek

Asier Abrisketa 2022ko urt. 7a, 11:34

Urtero Bilbon egiten dan manifestazinoa deszentralizau eta herriz-herri batuko dira bihar arrastian euskal preso politikoen eskubideen alde herritarrak.

Milaka persona batzean dira urtero Bilbon euskal preso, igeslari eta deportau politikoen askatasuna eskatzeko. Oingoan, egoera epidemiologikoa dala eta, Sarek ebatzi dau mobilizazinoa deszentralizetea. Beraz, Euskal Herriko 200 herritan egingo dira manifestazinoak. Arratia, Zeberio eta Ubideko plazak be beteko dira bihar arrastian, urtailak 8. Igorre eta Diman gainera, manifestazinoak egingo dira.

Arantzazu: 17:00 Plazan
Areatza: 17:00 Gudarien plazan
Artea: 17:00 Plazan
Dima: 18:30 Plazan
Igorre: 17:00 Kultur etxeko plazan
Lemoa: 17:00 Plaza gorrian

Ubide: 18:00 Plazan
Zeanuri: 17:00 Plazan
Zeberio: 17:00 Plazan

Sareren eskaerak hiru dira. Batetik, euskal preso guztiak hurbiltzea, salbuespen eta atzerapen barik. Bestetik, bigarren gradutik hirugarren gradurako progresinoa eta baldintzapeko askatasuna lortzeako aukerea desblokeatzea. Eta azkenik, bizikidetzaren eta bakearen aldeko pausuak emotea.

Goizean ekitaldi bategaz hasiko da jardunaldia, Bilboko Euskalduna Jauregian. Mahai-ingurua egingo dabe, indarkeria desbardinen biktimak batuko dira bertan gatazkaren egoeraren inguruan hausnartu eta urtenbideak topetako asmoagaz.

Ekitaldian, eta mobilazinoetan, eragile politiko, sindikal eta sozialek be hartuko dabe parte. Honeen artean dagoz EAJ, EH Bildu eta Podemos alderdiak. Sindikatu nagusiak be batuko dira: ELA, LAB, UGT, CCOO, STEILAS, ESK, ETXALDE, HIRU, CGT, CNT eta EHNE. Arartekoaren bulegoko ordezkaritza batek eta eragile kataluniar eta galiziarrek be hartuko dabe parte: ERC, JUNTS, CUP, ANC, OMNIUM, CONSELL PER LA REPUBLICA eta BNG.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!