Futbola

Astrabuduakoren aurka irabazi dau gizonezkoen Arratia Ak

Asier Abrisketa 2022ko urt. 7a, 11:07

1-0 amaitu zan atzo goizean Urbietan jokatutako partidua, garaipena lortu barik egon da Arratia azken sei jardunaldietan.

Gizonezkoen Arratia A taldeak atzo goizean, erregen egunean, jokatu eban Urbietan Astrabuduako A taldearen kontra. Talde arratiarrak zemendian lortu eban atzen garaipena, abendua osoan ez eban partidurik irabazi eta, atzokoan ostera barriro lortu eban garaipena, 1-0 irabazita.

Arratia A hirugarren postuan dago 35 puntugaz hamazortzi jardunaldiren ostean.

Datorren partidua, bigarren postuan dagoan Zalla A taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo, domekan hilak 9, arrastiko 17:00etan. Beraz, irabazi ezkero bigarren postua lortuko dau talde arratiarrak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!