Egoera epidemiologikoa dala eta, aurten ez da ohiko kabalgatarik ospatuko Igorren. Horren ordez, erregeak Kultur Etxeko Lasarte Aretoan egongo dira umeen gutunak jasoten. Urtailaren 5ean,17:00etan zabalduko dira ateak izena aldez aurretik emon dabenentzako. Antolatzaileek azaldu dabenez, beharrezkoa bada bigarren saio bat zabalduko da 18:00etan.
Bedian be egongo dira hiru erregeak, 18:30ean. Lehenengo, txokolate beroa zerbitzauko da plazan eta gero urtengo da kabalgatea.