Preso eta igeslarien aldeko jardunaldia antolatu dau Ernaik

Asier Abrisketa 2022ko urt. 3a, 15:05

"Gazteok zuekin" lelopean egingo dabez urtailaren 5ean Axularreko begira urtekerea eta arrastian, Igorreko Herrikoan, Errepresino politikoa eta Arratiako gazte antolatuak berbaldia. Lekandan bazkaldu eta berbaldi ostean triki-poteora batzeako deia be egin dabe.

Euskal preso eta igeslari politikoei alkartasuna adierazoteko antolatu dau Arratiako Ernaik urteko lehenengo jardunaldia. Egun osorako egitaraua prestatu dabe, goizetik hasi eta afalordurarte. Eguaztenean, 09:30etan batuko dira Gabolaneko aparkalekuan, danak batera Pagomakurrera igoteko. Handik, oinez egingo dabe Axulargo begirako bidea.

Bueltan, Lekandan egingo dabe bazkaria, norberak bere jana eroan beharko dau. Arrastirako bajatuko dira Igorrera parte-hartzaileak, Igorreko Herrikoan egongo dan berbaldia entzuteko. 17:30ean hasiko da Errepresino politikoa eta Arratiako gazte antolatuak izeneko berbaldia. Segi gazte antolakundearen inguruan egingo dabe berba, haren ilegalizazinoaz eta militanteen kontrako sarekaden inguruan. Gatazka honen parte izan ziran gazte arratiarren bizipenak entzuteko aukerea be egongo da.

Hau amaituta, herritik triki-poteoa hasiko dabe, Herriko Tabernan hasi eta amaituko da ibilbidea, izan be, afaltzeko errazinoak zerbitzauko dira bertan 21:00etatik aurrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!