Futbola

Gizonezkoen Arratia B lider da oindino, Lemoako Harrobi bigarren

Asier Abrisketa 2022ko urt. 3a, 11:50

Arratiako taldeek aste honetako partidu guztiak jokatuko ditue Urbietan. Gizonezkoen Arratia Ak eguenean eta besteak barriz, zapatuan. Lemoako Harrobik domekan jokatuko dau Orduñan.

Gizonezkoen Arratia A taldeak bana bardindu eban Urbietan Moraza A taldearen kontra, abenduaren 18an jokatutako partidua. Urtailaren 2koa be bardindu eban, husna, Erandioren kontra. Hamazazpi jardunaldiren ostean laugarren dago Arratia, 32 puntugaz. Datorren partidua Astrabuduako taldearen kontra jokatuko dau hilaren 6an, 11:30ean Urbietan.

Arratia B taldeak 0-1 galdu eban Mungia B taldearen kontra abenduaren 18an. Abenduaren 29an Berriatuko taldearen kontra jokatukoa ostera 0-3 irabazi eban. Hamalau jardunaldiren ostean lidertzan segiduten dau Arratiak, 34 puntugaz. Datorren partidua San Miguel taldearen kontra jokatuko dau Urbietan, hilaren 8an 17:45ean.

Andrazkoen Arratia A taldeak ez dau partidurik jokatu joandako astegoienetan eta datorren partidua, bigarren bueltako lehena, hilaren 8an 15:15ean jokatuko dau kantabriako Nueva Montaña taldearen kontra, Urbietan.

Arratia B taldeak 0-5 galdu eban abenduaren 19an Peña Athl. Santurziren kontra. Adiskideak taldearen kontra hilaren 2an jokatutakoa barriz, 2-3 irabazi eban. Datorren partidua hilaren 8an, 20:00etan, jokatuko dau Urbietan Arizen kontra. Hamabi jardunaldiren ostean hamargarren postuan dago Arratia B, 15 puntu ditue.

Lemoako Harrobi taldeak husna bardindu eban abenduaren 19an, Ibarsusi taldearen kontra etxetik kanpo eta 1-0 irabazi eban abenduaren 24an etxean Gernika Sport-en kontra. Datorren partidua Orduñaren kontra jokatuko dau, etxetik kanpo hilaren 9an, 17:00etan. Hamalau jardunaldiren ostean bigarren postuan jarraitzen dau Lemoako taldeak 30 puntugaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!