covid-19

Iñigo Urkulluk hurrengo asteetarako neurri murriztaileen barri emon dau

Asier Abrisketa 2021ko abe. 28a, 17:34

Bihartik hasita, urtailaren 28ra arte egongo dira martxan neurri barriak; jarduera komertzial, kultural eta sozialak edukieran eta ordu-tartean mugatuko dira.

Gaur bildu da Eusko Jaurlaritzearen LABI batzordea, Iñigo Urkulluk atzo aurreratutako neurri murriztaileak martxan ipinteko asmoagaz. Lehendakariaren proposamen nagusiak onartu ditu batzordeak.

Neurri orokorrak, urtailaren 28ra arte iraungo dabe eta jarduera sozial eta kultural guztiak 01:00etan amaitzea (hostalaritza barne), tabernetan zutunik ez kosumitzea, barnekaldeen edukierea %60ra mugatzea eta lagun-taldeak 10 personara mugatzea dira, besteak beste. Gehienez, 600 persona batu ahalko dira barnekaldeko jardueretan, kanpokaldean barriz 800. Bihar ebatziko da kanpoan egiten diran kirol jarduerakaz zer egin.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!