Langileria

Artea eta Areatzako erizainak erretiroa hartu dau

Asier Abrisketa 2021ko abe. 28a, 16:13

Izaskun Martin 25 urtez egon da herri bietako zerbitzua emoten, 'Areatza lantzen' Udal aldizkariko alkarrizketa batean kontatzen dauz azken mende laurdenean bizitakoak.

Abenduaren 23an egin eban lan azkenengoz Izaskun Martinek, Areatza lantzen aldizkarian esan dauanez gustura egon da urte honeetan baina, kantsauta hartu dau aurre-erretiroa: "Lanpostu honek ez dauzala asetzen Areatza eta Arteako herritarren beharrak, errefortzua behar da. Honegatik ez balitz, 65 urte bete arte jarraituko neban lanean; oso nekatuta nagoelako erretirau naz lehenago".

Alkarrizketan kontetan dauz lehenengo urteetako arazoak, eskualde barri batera etortea, euskerea... Martinek dinoanez,  "jenteak gazteleraz berba egiteko eskatzen eustan, euskera batua ez ebela ulertzen eta. Halango batean hasi nintzan ezetz esaten, euskeraz ikastea kostau jatan guztiagaz, euskaldunakaz euskeraz egingo nebala berba".

COVID garaia be bizi izan dau erizainak, barrutik bizi be, agintarien ebatziak zoratzeko modukoak dirala azaldu dau, aztarnari faltea eta protokoloen aldaketa etenbakoaren erruz. Urtenbideari jagokonez, argi dauka Martinek: "Planeta guztiko jenteak txertatzeko aukera izatea; hemen %90 txertatuta gagoz, baina Afrikan, adibidez, ez da %10era heltzean".

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!