Larritasuna sortu dau eskualdean Q sukarraren hedatzearen albisteak. BEGITUtik argitu gura dogu albiste faltsua dala, inozente eguneko broma bat.
Honen gainean, kontu batzuk aitatu gura doguz. Batetik, igarri dogunez, pozik gagoz jenteak goizetik irakurten daualako gure informazinoa. Honek gure inpaktu soziala handia dala konturatzeko balio izan deusku.
Halanda be, albisteak goitik behera irakurtzearen garrantzia aldarrikatu gura dogu. Izan be, albiste amaieran argitzen zan, fikzinozko albistea izan dala.
Bestetik, parkamena eskatu gura dogu, informazinoak jentea neurriz kanpo larritu baldin badau. Q sukarra existiduten da bai, baina ez da personatik personara kutsatzen, Baltzolan egon ez ezean, ez dago arriskurik.
Umorez ulertuko dozuelakoan, eskerrikasko BEGITUren irakurle komunidade osoari gu hazten laguntzearren.