Literaturea

Mikroipuin lehiaketea ipini dau martxan Berbalagun dinamikeak

Asier Abrisketa 2021ko abe. 23a, 13:35

Urtailaren 7an amaituko da idazlanak arratiaberba@gmail.com helbidera bidaltzeko epea.

Edonork hartu ahal dau parte Berbalagun eta Kubulu euskaltegiak antolatutako mikroipun lehiaketan, epaimahaia be honeek osotuko dabe. Idazlanak 50 eta 100 berba bitartean izatea da arau bakarra.

Gaia librea da, baina ipuin originala izan beharko da, beste lehiaketaren batera aurkeztu bakoa. PRAKTIKATU material sorta izango da saria: koadernoa, boligrafoa, poltsa, antiojuak…

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!