Gabonak

Barikuan helduko dira Olentzero eta Maridomingi eskualdera

Asier Abrisketa 2021ko abe. 22a, 12:11

Urtero lez, abenduaren 24an bajatuko dira basotik ikazginak. Egunean zehar umeak bisitauko ditue eta gauean, opariak etxeetan itxi.

Lemoara helduko dira lehenengo, goizeko 11:00etan udaletxera. Gero, iluntzean be pasauko dira herritik Gaztetxeak eskatuta, 19:30ean herrian zehar.

Goizean be, Lemoatik Dimara joango dira, 11:30ean egingo jakie harrerea. 12:00etan barriz, Arantzazuko plazan egingo dabe agerraldia. Ordu berean hasiko da Igorren ospakizuna. Eguerdian urtengo dira kalejiran Olentzero eta Maridomingi Garbetik. Bidean kantau eta Olabarrin amaituko da kalejirea, eskolatan gaztaina erreak banatuko dira.

Bedian, 13:00etan egongo dira herriko plazan, ume eta familiei gaztain erreak be banatuko jakiez.

Artea eta Areatzan 17:00etan hasiko ditue ospakizunak. Artean jentea auzoz-auzo ibiliko da kantetan, Olentzero eta Maridomingigaz frontoian batu arte, 19:00etan. Areatzan, plazatik hasita kalejirea egongo da herria girotuten. 17:50etan helduko dira, umeak eskolako klasekideakaz sartuko dira, adinez-adin, txikienetik handienera.

Zeberion 17:30ean egingo dabe agerraldia, aterpean batuko dira umeakaz. Ubiden barriz, etxez-etxe ibiliko dira Olentzero eta Maridomingi, ume guztien gutunak jasoteko.

Zeanuritik be ibiliko dira, baina ez betiko moduan. Aurten auzoz-auzo egingo dabe bisitea. Bakotxean buzoi bat eta umeentzako sorpresa bat itxiko dabez. Umeek, familiak lagunduta, gutunak buzoian sartu eta gauean batuko dabez Olentzero eta Maridomingik, bakotxaren etxean zein opari behar dan jakiteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!