Mobilizazinoa

Dozenaka lagun bildu dira Igorren Osakidetzako lehen mailako arretea indartzearen alde

Asier Abrisketa 2021ko abe. 22a, 13:39

Sindikatuek antolatu ditue gaurko "Osakidetzaren gainkarga eta itxikeria salatzeko" kontzentrazinoak, osasun zentro guztietan.

Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGTk egin dabez deialdiak. 13:00etan batu dira herri guztietako osasun zentroetan Osakidetzak lehen mailako arreta zerbitzuak hobetzea exijiduteko.

Igorren, 60 bat persona batu dira, anbulategiko langileakaz batera mobilizazinora. “Lehen arreta defenda dezagun” eta “Lehen arreta itolarrian” moduko kartelakaz konzentrau dira.

Alboan, jente ugari egon da PCRa egiteko itxaroten, manifestarien protesta arrazoiaren proba lez. Izan be, argi geratu da Osakidetzak gainezka egin dauala, batzuen ustetan pandemiagaitik, besteen ustean murrizketen erruz. Kontzentrazinoa txalo zaparrada bategaz amaitu da.

Egoera honetan, sindikatuek uste dabe ez dala murrizketak egiteko garaia, lehen arreta indartzeko sasoia dala dinoe.

Hil hasikeran, Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak salatu ebanez, lehen arreta ahuldu dau azkenaldian Osakidetzak. Adibide bat, azkenengo COVID olatutik, 700 aztarnari baino gehiago izatetik 384 izatera pasa dira.

Honek, birusaren aztarna jarraitzea mugatzen dau, positibo gehiago eraginda. Beste alde batetik, azkenaldian Osakidetzak konsulta ugari atzeratu edo bertan behera itxi ditu, ebakuntzetan be badagoz atzerapenak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!