azkolaritzea

Atutxa eta Utxu lehiatuko dira Bizkaiko Banakako Aizkora Txapelketan

Asier Abrisketa 2021eko abenduaren 22a

Abenduaren 24an jokatuko da Zorrotzako frontoian 1. mailako txapelketea, 17:30ean. Aurretik, trontzalarien desafioa be egongo da.

Arratiar bi egongo dira barikuan Bizkaiko 1. Mailako Banakako Txapelketearen lehian. Aitzol Atutxa dimoztarra batetik, eta Xabier Gartzia "Utxu" bestetik. Honeekaz batera egongo dira txapelketan Julen Larrea, Hodei Ezpeleta, David Naredo eta Ioritz Gisasola "Zelai IV".

Txapelketa nagusiaren aurretik jokatuko da, Zorrotzako frontoian be, trontza desafioa. Bikote bizkaitar bat, Agirre eta Zubiaurre, eta arabar talde bi lehiatuko dira, Lapazaran-Lopez eta Elizondo-Ruiz de Aretxabaleta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!