Mobilizazinoa

Osakidetzaren lehen mailako arretaren garrantzia aldarrikatuko da bihar

Asier Abrisketa 2021eko abenduaren 21a

Sindikatuek antolatu ditue "Osakidetzaren gainkarga eta itxikeria salatzeko" bihar, hilak 22, egingo diran kontzentrazinoak.

Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGTk egin dabez deialdiak. 13:00etan batuko dira herri guztietako osasun zentroetan Osakidetzak lehen mailako arreta zerbitzuak hobetzea exijiduteko. Arrastian barriz, Artean, udaletxe aurrean konzentrauko dira 18:00etan 

Hil hasikeran, Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak salatu ebanez, lehen arreta ahuldu dau azkenaldian Osakidetzak. Adibide bat, azkenengo COVID olatutik, 700 aztarnari baino gehiago izatetik 384 izatera pasa dira. Honek, birusaren aztarna jarraitzea mugatzen dau, positibo gehiago eraginda. Beste alde batetik, azkenaldian Osakidetzak konsulta ugari atzeratu edo bertan behera itxi ditu, ebakuntzetan be badagoz atzerapenak.

Egoera honetan, sindikatuek uste dabe ez dala murrizketak egiteko garaia, lehen arreta indartzeko sasoia dala dinoe. Egoera honen irakurketan, herri mobimentuko talde batzuk be batu dira mobilizazinora, Kafrangak talde feministea tartean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!