Berbalagun

Osasunaren gaineko online mintzodromoa antolatu da Berbalagun dinamikatik

Asier Abrisketa 2021eko abenduaren 21a

Bihar, hilak 22, izango da hitzordua jitsi meet online plataforman, 18:30ean. Parte hartzeako, arratiaberba@gmail.com helbide elektronikoan emon behar da izena, gaur.

AEK-k, instituzino publikoen laguntzeagaz antolatzen dau Berbalagun dinamikea. Egunerokotasunean euskeraz berba egiteko aukerea ez daukan jentea, ikasten dabilena eta euskaldunak batzean ditue talde txikietan, aisialdian euskerearen erabilerea bultzatzeko. Oingoan, mahai-inguru batera eroango dabe erabilerea, osasunaren inguruan berba egiteko.

Berba hutsa egitea bakarrik ez, jakintzea be topauko dabe mintzodromoan. Horretarako, aditu baten laguntzea izango dabe, galderak erantzun eta mahai-inguruaren dudei argitasuna emoteko. Ordubete inguruko ekintzea izango da mintzodromoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!