errugbia

Arratiko Zekorrek 22-17 irabazi dabe Eibarren

Asier Abrisketa 2021ko abe. 20a, 11:32

Zapatu arrastian jokatu eben Eibar Rugby Taldearen aurkako partidua, hamar puntugaz, zazpigarrenak dira sailkapenean.

Euskal Ligako 2. mailan hasi dira lehiatzen aurten Zekorrak. Hasikeran zailtasunak izan badabez be, taldea hasi da egonkortu eta lehiaketako erritmoa hartzean. Denporaldiko bigarren partidua irabazi dabe Eibarren aurka, atzen partidua Errioxan irabazi ostean.

Hurrengo aurrez aurrekoan Iruña RCren kontra lehiatuko dira Igorren, San Txisme zelaian, urtailaren 8an. Arratiko Zekorrei hamar puntu atarata, laugarren dira iruñarrak sailkapenean. Oso bardinduta dagoz Zekorren aurretik dagozan taldeak, beraz talde arratiarrak badaukaz podiumera hurbilduteko aukerak, Gaztedigaz bederatzi puntuko aldea txikitu ezkero.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!