Futbola

Galdu ostean be segiduten dau gizonezkoen Arratia Bk lidertzan

Asier Abrisketa 2021ko abe. 20a, 11:08

Arratia A barriz, laugarren da sailkapenean eta andrazkoen B taldea hamaikagarren. Lemoako Harrobi, partidurik galdu barik, bigarrena da 27 puntugaz.

Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatuan jokatu eban Urbietan, bana bardindu eban Moraza A taldearen kontra. Datorren astegoienean Arratiak ez dau partidurik jokatuko eta oindino ipini barik dago hurrengo partiduaren egun eta ordua. Hamabost jardunaldiren ostean laugarren dago Arratia, 31 puntugaz.

Arratia B taldeak be zapatuan jokatu eban etxean, Mungia B taldearen kontra eta 0-1 galdu eban. Datorren partidua Berriatuko taldearen kontra jokatuko dau Arratia Bk, hilaren 29an, 18:30ean etxetik kanpo. Hamahiru jardunaldiren ostean lidertzan segiduten dau Arratiak 31 puntugaz.

Andrazkoen Arratia A taldeak ez eban partidurik jokatu joandako astegoienean eta hurrengo partidua urtaileko bigarren astegoienean jokatuko dau.

Arratia B taldeak ostera domekan jokatu eban etxean Peña Athl. Santurziren kontra eta 0-5 galdu eban. Datorren partidua Adiskideak taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo urte barrian, urtailaren 2an arrastiko 18:00etan, hain zuzen be. Hamaika jardunaldiren ostean hamaikagarren postuan dago Arratia B 12 puntugaz.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobi taldeak husna bardindu eban, zapatuan, Ibarsusi taldearen kontra etxetik kanpo. Datorren partidua Gernika Sport. A taldearen kontra jokatuko dabe. Hamahiru jardunaldiren ostean bigarren postuan jarraitzen dau Lemoako taldeak 27 puntugaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!