Covid-19

Leku zarratu gehienetan eskatu ahalko da COVID ziurtagiria

Asier Abrisketa 2021ko abe. 15a, 12:39

Gaurtik urtailaren 31ra arte egongo da indarrean espazio zarratu txikietarako be ziurtagiriaren beharra inposatzen dauan dekretua. Neurria 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 300tik gorakoa dan herrietan bete beharko da.

EAEko Aldizkari Ofizialak 08:00etan argitaratu dau Iñigo Urkullu lehendakariak sinatutako dekretua, atzo auzitegiek eskaerea onartu ostean. Oin arte, ziurtagiria 50 bezerotik gorako jatetxeetan eta gaueko aisi espazioetan baino ez zan eskatzen baina, gaurtik aurrera neurriak murriztuko ditue zarratutako leku gehienetan.

Besteak beste, kultur eta arte ekitaldiak egiten diren aretoetan, ostalaritza establezimentu guztietan, jantzak dagozan bankete aretoetan, kiroldegietan eta frontoietan eskatu ahalko da ziurtagiria. Espetxe eta ospitaletan be, bisitariek ziurtagiria aurkeztu beharko dabe sartu ahal izateko. Aire zabaleko kirol jarduerak barriz, neurriotatik kanpo geratu dira, futbol zelaiak esaterako.

Ziurtagiriaren beharrizanik ez daukien kolektibo bakarrak dira 12 urtetik berakoak eta goian aitatutako lekuetako langileak. 2022ko urtailaren 31ra arte egongo da martxan neurria, baina egoera epidemiologikoaren arabera luzatu edo laburtu ahalko da epea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!