Institutua

Barikuan ospatuko da Arratia BHIren 50. urteurreneko ekitaldia

Asier Abrisketa 2021ko abe. 15a, 11:25
Institutua 1980. hamarkadan.

Abenduaren 17an, 12:00etan Institututik pasau dan jenteari egin deutsee bertaratu eta Kultur Etxean urteurrena ospatzeko konbitea. BEGITUren 374. aleak urteurrenari buruzko gehiagarri bat be prestatu dau.

Ekitaldian Institutuak azkenengo mende erdian egindako bidea errepasauko da, musikaz, jantzaz, bertsoez eta sorpresez lagunduta. Historia luze horretako protagonistak izan diranak batuko ditu hitzorduak, belaunaldi desbardinetakoak, ikasle eta irakasleak.

Gatxena, ekitaldian parte hartuko daben ikasle edo irakasle izandakoen kontaktua lortzea izan zala dino Beñat Intxauspe ekitaldiaren koordinatzaileak. Baina kontaktua eginda, parte-hartzea bikaina izatea espero dala.

Publikoan egoteko konbitea WhatsApp bidez zabaldu da, izena emoteko formularioagaz batera. Sarrerea ez da ordaindu behar, baina aforoa mugatua danez, izena  aldez aurretik emon behar da. 300 ikusle sartu ahalko dira, Lasarte Aretoaren gehienezkoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!