Futbola

Lidertzan sendo jarraitzen dau Arratiako bigarren taldeak

Asier Abrisketa 2021ko abe. 13a, 12:09

Arratia A bigarren da, lehenengoagaz bardinduta. Andrek barriz, sasoi txarragaz segiduten dabe eta lemoaztarrak bigarren postuan dagoz sailkapenean.

Gizonezkoen Arratia Ak, hilaren 11n Basconia B taldearen kontra jokatutakoa 1-0 galdu eban, etxetik kanpo. Liga osoan Arratiak galdu dauan partidu bakarra izan da hau. Datorren partidua etxean jokatuko dabe hilaren 18an, Moraza A taldearen kontra arrastiko 18:00etan. Hamalau jardunaldiren ostean bigarren da Arratia liderragaz bardinduta, 29 puntugaz.

Arratia B taldeak hilaren 12an jokatu eban Abadiño B taldearen kontra, 0-1 irabazi eban. Datorren partidua Mungia B taldearen kontra jokatuko dau, hilaren 19an, eguerdiko 12:00etan Urbietan. Hamabi jardunaldiren ostean lidertzan sendo segiduten dabe 31 puntugaz.

Andrazkoen Arratia A taldeak hilaren 11ko arrastian jokatu eban Monte taldearen kontra etxean,0-3 galdu eban. Datorren jardunaldian hasiko dabe bigarren bueltea, etxean jokatuko dau Arratiak Nueva Montaña taldearen kontra, urtailaren bigarren astegoienean. Ligea sano ondo hasi eban arren, hainbat partidu daroaz Arratiak emoitza txarrakaz. Hamahiru jardunaldiren ostean hamargarren postuan dago 15 puntugaz.

Arratia B taldeak be jokatu eban hilaren 11, San Ignacio Bren aurrean 4-2 galdu eban Igorreko taldeak. Datorren partidua Peña Athl. Santurziren kontra jokatuko dau Urbietan hilaren 19an, 15:30ean. Hamar jardunaldiren ostean hamargarren postuan dago Arratia B 12 puntugaz.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobi taldeak 0-1 irabazi eban hilaren 11n Mungian bertako taldearen kontra jokatutako partidua. Datorren partidua Ibarsusi taldearen kontra jokatuko dabe 19an goizeko 10:00etan etxetik kanpo. Hamabi jardunaldiren ostean bigarren postuan dago Lemoako taldea 26 puntugaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!