Euritea

Prezipitazino iraukorra dala eta, alerta laranja ezarri dau Euskalmetek

Asier Abrisketa 2021ko abe. 9a, 12:13

Metro koadroko 100 litro be jausi daitekez egun bakarrean, Udalek errekakaz kontuz ibilteko abisua zabaldu dabe. Uholdeei Aurre Egiteko Euskadiko Larrialdietarako Plan Bereziaren alerta-fasea be aktibau dau Jaurlaritzeak.

Barriro be, hurrengo orduetan kalte ugari eragin leikez urak. Azkenengo asteetan jausi dan ur danari eta urtutako edurrari, gaur eta biharko euria batu behar jako oingoan. Meteosatek alerta laranja izetuta manteniduko dau bihar, hilak 10, eguerdirarte sikeran, bataz beste, 24 ordutan metro koadroko 80 litro botako dauz. Haize bolada gogorrak be egongo dira ohiko haizeguneetan, orduko ehun kilometrorainokoak.

Udal batzutatik, Lemoa eta Areatzatik adibidez, kontuz ibilteko abisua zabaldu dabe herritarren artean. Batez be, erreka bazter eta lur-azpiko aparkalekuetan autorik ez ixteko eta mendian ez ibilteko esan dabe. Oin dala aste bi lez, lur-jausi ugari be egon daitekez, errepidean kontuz ibilteko abisua be emon da.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!