Eskupelotea

EPELen Binakako Txapelketearen sailkapen partidua jokatuko da Zeanurin

Asier Abrisketa 2021ko abe. 9a, 11:38

Urrutikoetxea eta Arangurenek egingo deutsee aurre Irribarria eta Rezustak osotutako bikoteari. Danel Elezkanok Zabaletagaz batera egingo deutso aurre Iruñan bikote liderrari.

Ibarreta Udal Pelotalekuan, abenduaren 10 gauean jokatuko dira binakako partidu bi, 22:00etatik aurrera. Jokoan lehenengoak izango dira Bengoetxea VI eta Aretxabaleta gorriz eta Artola eta Salaverri II azulez. Gero helduko da Txapelketa Nagusiko bikoteen ordua. Urrutikoetxea eta Arangurenek egingo deutsee aurre Irribarria eta Rezustak osotutako bikoteari. Azken honeek dabiz sailkapenean hobeto, izan be, biak irabazi ditue hirutik bina partidu baina Irribarria eta Rezustak +16 tantuko aldea daukie, besteak barriz -5.

Danel Elezkano

Elezkano II be badago Binakako Txapelketea jokatuten. Zabaletagaz batera, bigarren da sailkapenean Irribarria eta Rezustagaz parekatuta. Baina zapatuan partidu gatxa izango dabe Iruñan. Izan be, liderrakaz lehiatuko dira, Laso eta Imazegaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!