Eskupelotea

Lau eta erdiko finalera sailkatzea lortu dau Amaia Aldaik

Asier Abrisketa 2021ko abe. 7a, 12:06

Miriam Arrillagaren kontra jokatuko dau Aldaik Master Laboral Kutxaren azken partidua. Finalaurrekoan Olatz Arrizabalagari 22-19 irabazi ostean, abenduaren 19an, Mungian izango da txapelketako finala. Promesen mailan, Ainhoa Romero izan da txapeldunorde.

Domekan, Aldai eta Arrizabalaga aurrelarien arteko partidua, aireko joko biziko partidua izan zan. Arrizabalaga gora-behera ibili zan jokoan, tantu parebakoak eta ebatzi okerrak tartekatuz. Atzenerako bere lana sano txukun egin eban arren, Aldai nagusitu zan, partidu osoan maila ona mantenidu ebalako. Halanda be, izan ebazan momentu gatxak, 14-18 atzetik joan zanean esaterako, finalak iges egingo eutsala irudien baina pelotari dimoztarrak aurrea hartutea lortu eban atzen tantuetan.

Finalerako sailkatuta, joko desbardina espero da Mungian hilaren 19an. Izan be, estilo sano desbardindua da bi jokalari finalistek erabilten dabena.

Ainhoa Romero txapeldunorde

Hilaren 4an Abadiñon, Master Laboral Kutxa honetako lehen finalak jokatu ziran, pelotalekua bete-beteta egon zan gainera. Promesen mailako pelota mistoko finala Maddi Berrokal eta Ainhoa Romero lemoaztarrak jokatu eben. 18-6ko emaitzagaz irabazi eban Barrokal bergararrak partidua. Hasikera baten, markagailuak erakusten dauana baino lehia estu eta peloteatuagoa izan zan, baina azkenerako tantu gehienak Barrokalen aldera jausi ziran.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!