Futbola

Lidertzan jarraitzen dau gizonezkoen Arratia Bk 6-0 irabazita

Asier Abrisketa 2021ko abe. 7a, 11:51

Gizonezkoen Arratia A eta Lemoako Harrobi  bigarren dira sailkapenean. Andren talde biak barriz, bederatzigarren.

Gizonezkoen Arratia A taldeak husna bardindu eban zapatua arrastian Abadiño A taldearen kontra etxetik kanpo jokatutako partidua. Datorren partidua etxean jokatuko dau Arratiak hilaren 8an, Galea A taldearen kontra eguerdiko 12:00etan. Hamabi jardunaldiren ostean bigarren dago liderragaz bardinduta Arratia 28 puntugaz eta oindino ez dau partidurik galdu.

Arratia B taldeak be zapatuan jokatu eban eta 6-0 irabazi eban Otxarkoaga B taldearen kontra Igorren. Datorren partidua Abadiño B taldearen kontra jokatuko dabe, hilaren 12an 16:00etan etxetik kanpo. Hamaika jardunaldiren ostean lidertzan segiduten dau Arratiak 28 puntugaz.

Andrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban San Ignacio taldearen kontra etxetik kanpo eta 1-3 irabazten joan ziran arren hiruna bardindu eben arratiarrek. Datorren partidua etxean jokatuko dau Arratiak Monte taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 15:15ean. Hamabi jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago 15 puntugaz.

Arratia B taldeak be zapatuan jokatu eban etxean Elorrio B taldearen kontra eta 1-2 galdu eban. Datorren partidua San Ignacio B taldearen kontra jokatuko dabe etxetik kanpo hilaren 11n, 16:00etan. Bederatzi jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago Arratia 12 puntugaz.

Lemoako Harrobi taldeak husna bardindu eban zapatuan Ezkurdi A taldearen kontra etxean jokatutako partidua. Datorren partidua Mungia A taldearen kontra jokatuko dabe 11n arrastiko 17:45ean etxetik kanpo. Hamaika jardunaldiren ostean bigarren postuan dago Lemoako taldea 23 puntugaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!