Bedian, 17:00etan hasiko da umeentzako tailerra, ludotekan egongo dira ordu bi, laguntzeagaz eskulanak egiteko. Artean, be ume eta familientzako egongo da ikuskizuna. Eleder magoak eroango dau magia herriko plazara 19:00etan. Euria izan ezkero, frontoian egingo dala azaldu dabe antolatzaileek.
Igorren eta Zeanurin barriz, mobimentuan egongo da giroa. Igorren Ein Go taldearen kalejireari 18:30ean emongo jako hasikerea, Gau Lora tabernatik hasita. 20:00etan, Poesia Hegalaria talde arratiarraren errezitaldia egingo da 105ean. Zeanurin kantuan ibiltekoak ziran taberna artean baina bertan behera gelditu da kantu poteoa.