covid-19

COVID ziurtagiria ezarri eta osasun larrialdi egoerea aktibauko dau Eusko Jaurlaritzeak

Asier Abrisketa 2021ko abe. 1a, 11:37

Barikuan, abenduak 3, batuko da barriro Labi batzordea neurri murriztaile barrien ezarpena martxan ipinteko.

Urri lehenengo hasieran desegin zan pandemiaren kudeaketarako Labi batzordea. Atzen asteetan positiboek gora egin dabe gurean, hasiera batean epaitegiek COVID ziurtagiriaren ezarpena desgaitu baeben be, azkenean, Gorenak ebatzi dau hau onartzea.

Ebatzi honegaz batera, osasun larrialdia be berreskuratu gura dau Jaurlaritzak, Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren esanetan. Albiste agentziek dinoenez, bariku arrastian batuko da Labi batzordea. Bertan zehaztuko ditue osasun larrialdia ezartzeagaz batera indarrean sartuko diran neurri murriztaile barriak. Besteak beste, COVID ziurtagiria zelan eta noz ezarriko dan zehaztuko dabe bilera horretan.

Lokal eta aretoen edukierak, edo talde bilerak mugatzeko eskumena dauka Jaurlaritzeak pandemiaren aurkako legeari esker, baina ezingo dau mobikortasuna mugatu. Hau da, ez da itxialdi perimetralik ez etxeratze agindurik onartuko, eskumen honeek Espainiako Gobernuaren esku dagoz eta.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!