Zemendiaren 25a pasauta, andrakanako biolentzia ez da gelditu. Prozesu luzea izango da, etenbako lanketea eta sakontasuna behar dauana. Hori dala eta, hainbat ekintza egingo dira gaurtik aurrera.
Lehenengoa, gaur bertan, hilak 30, Lemoan egingo dan berbaldia izango da. Kotxepin Kultur Etxean, Idoia Lekue hezitzaileak Nola hezi gure umeak genero rol eta estereotipoetatik at? berbaldia aurkeztuko dau 18:30etik aurrera.
Abenduaren 1ean barriz, Areatzako Udal Aretoan, arrastiko 18:30ean, Jaizkibel konpainiak bultzatu eta Julen Hernandezek zuzendatutako Hondarribiako alardeari buruzko Aurrera egin badugu dokumentala proiektauko da. Gero, Oihana Etxebarrietak gidatutako barriketaldia egingo dabe ikusleek.
Hurrengo egunerako, abenduak 2, eguena, Zer egin daiteke indarkeria matxistaren aurrean tailerra antolatu dau Kafrangak talde feministeak. Arrastiko seiretan hasiko da Arteako Kultur Etxean.