errugbia

Arratiko Zekorrek 12-47 irabazi dabe Errioxan

Asier Abrisketa 2021ko aza. 29a, 12:16

Zapatuan, hilak 27, 15:00etan jokatu eben Pradoviejon atzen partidua, Domiberia RC Rioja taldearen aurka garaipen borobila lortuta. Sei puntugaz, zazpigarren ipini dira sailkapenean arratiarrak.

Euskal Ligako 2. mailan hasi dira lehiatzen aurten Zekorrak. Hasikeran zailtasunak izan badabez be, taldea hasi da egonkortu eta lehiaketako erritmoa hartzean. Astegoien honetan lortu dabe lehenengo garaipena Errioxan, 35 puntuko aldeagaz gainera. Andoni Lucas Alonsok lortu dauz Zekorrentzako ohar gehien, aurreko astean fitxautako jokalariak.

Hurrengo partidua Gaztedi Rugby Taldearen kontra jokatuko dabe, abenduaren 12an San Txismen.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!