Futbola

Lidertzan jarraitzen dabe gizonezkoen talde arratiarrek

Asier Abrisketa 2021ko aza. 29a, 11:54

Gizonak: Arratia A 1-0 Ugeran A, Derio B 2-0 Arratia B, Loiola Indautxu 2-3 Lemoako Harrobi.

Andrak: Arratia A 1-3 Bizkerre, Derio 4-3 Arratia B.

Gizonezkoen Arratia A taldeak 1-0 irabazi eban zapatu arrastian Ugeraga Aren kontra Urbietan jokatutako partidua. Datorren astegoienean etxetik kanpo jokatuko dau Arratiak hilaren 4an, Abadiño A taldearen kontra, arrastiko 16:00etan. Hamaika jardunaldiren ostean lidertzan dago Arratia 27 puntugaz.

Arratia B taldeak ostera domekan jokatu eban, baina 2-0 galdu, aurten lehenengoz Derio B taldearen kontra. Datorren partidua Otxarkoaga B taldearen kontra jokatuko dabe, hilaren 4an 17:45ean Igorren. Hamar jardunaldiren ostean lidertzan segiduten dau Arratiak 25 puntugaz, liga osoan atzen partidu hau baino ez dau galdu.

Andrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Bizkerre liderraren kontra Igorren, 1-3 galdu eben arratiarrek. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau, San Ignacio taldearen kontra hilaren 4an, arrastiko 16:00etan. Atzen lau partiduak galdu ditu Arratiak ligan lehenengo bost postuetan dagozan taldeen kontra. Hamaika jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago 14 puntugaz.

Arratia Bk barriz domekan jokatu eban etxetik kanpo, Derioren kontra eta 4-3 galdu eban. Datorren partidua Elorrio B taldearen kontra jokatuko dabe Igorren hilaren 4an, 20:00etan. Zortzi jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago Arratia 12 puntugaz.

Lemoako Harrobi taldeak 2-3 iarabazi eban domekan Loiola Indautxu taldearen kontra etxetik kanpo jokatutako partidua. Datorren partidua Ezkurdi A taldearen kontra jokatuko dabe, hilaren 4an 16:00etan Arlonagusian. Hamar jardunaldiren ostean hirugarren postuan dago Lemoako taldea 22 puntugaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!