Euritea

Zailtasun ugari eragin ditu urak errepideetan

Asier Abrisketa 2021ko aza. 29a, 10:59

Ur putzuak dirala eta, barazarreko portua zarratuta egon da goizean. Trafiko zuzendaritzaren arabera, oin txandaka emoten dabiz pasatzeko aukerea. Lemoan, Udalak erreka bazterrak zarratu dauz Aparion, Txiriboketan, Zabalen eta Batzoki osteko parkean.

Astegoien osoan euria jausi ostean, gaur be abisu beilegian jarraitzen dabe Arratia, Zeberio eta Ubidek, gauerdirarte gitxienez. Izan be, egun osoan jarraituko dau prezipitazinoak. Zapatutik, tenperaturak gora egin dauanez, edurra be hasi da urtuten, errekek gora egin dabe beraz.

 

Holan, goizean goizetik zarratu dabe Barazarreko errepidea, oin txandaka pasau daiteke. Karpo eta Dimako portuan be, lurjausiak egon dira, errepidera jausi eta zailtasunak sortu dabez goizean zehar.

Artean barriz, BI-3530 errepide azpitik pasetan dan errekastoak gainezka egin dau gauean, errepidea lupeztuta itxita. Lemoan, errekea Zabaleko zubiaren altuera dago jada, zubian enborrak eta bestelako zaborra pilatu dira.

Igorre eta Dima arteko industrialde parean be, errekeak gainezka egin dau puntu batzuetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!