The Quiet Corner

Cristina Villamiak kantauko dau zapatuan Areatzan

Asier Abrisketa 2021ko aza. 25a, 13:22

The Quiet Corner tabernan, 20:30ean hasiko da bakarlariaren zuzeneko kontzertua hilaren 27an. Egun berean goizetik, eta hurrengo egunean kantu klaseak be emongo dauz Arteako Basoa etxean, 10:30etik 14:00etara.

Cristina Villamiak, bere gitarreagaz batera joko dau Cancion de vida y vuelta abesti sortea Areatzako taberna irlandarrean. Astegoiena Arratian pasauko dau irakasle eta kantariak. Izan be, zapatu eta domeka goizetan, kantu klaseak antolatu ditue Basoa defendatzaileen etxekoek. Kurtsoak 40 euro balioko dauz eta, informazino gehiago lortzeako, 676 011 873 telefonora deitu behar da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!