Futbola

Lidertzan jarraitzen dabe gizonezkoen Arratiako taldeek

Asier Abrisketa 2021ko aza. 22a, 12:09

Gizonak: Gallarta A 0-2 Arratia A, Arratia B 2-0 Iraultza, Lemoako Harrobi 2-1 Begoña A.

Andrak: Athletic C 3-0 Arratia A, Arratia B 4-2 Ibaiondo Nerbioi A.

Gizonezkoen Arratia A taldeak 0-2 irabazi eban zapatuan Gallarta A taldearen kontra etxetik kanpo jokatutako partidua. Datorren partidua etxean jokatuko dau hilaren 27an, Ugeraga A taldearen kontra arrastiko 17:45ean. Hamar jardunaldiren ostean lidertzan dago Arratia 24 puntugaz.

Arratia B taldeak be zapatuan jokatu eta 2-0 irabazi eban Iraultza taldearen kontra. Datorren asteburuan Derio B taldearen kontra jokatuko dabe, hilaren 28an 16:30ean etxetik kanpo. Bederatzi jardunaldiren ostean lidertzan segiduten dau Arratiak 25 puntugaz, ez dau liga osoan partidurik galdu, lehenengo dira sailkapenean, zazpi puntuko aldeagaz.

Andrazkoen A taldeak domeka arrastian jokatu eban Athletic C taldearen kontra Lezaman eta 3-0 galdu eben arratiarrek. Datorren partidua Bizkerre talde liderraren kontra jokatuko dabe Urbietan hilaren 27an, arrastiko 15:30ean. Atzen hiru partiduak emaitza beragaz galdu ditu Arratiak aurkari gogorren kontra, hamar jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago 14 puntugaz.

Arratia B taldeak barriz zapatuan jokatu eban etxean, Ibaiondo Nerbioi A taldearen kontra 4-2 irabazi eban. Datorren partidua Derio taldearen kontra jokatuko dabe etxetik kanpo hilaren 28an, arrastiko 18:45ean. Zazpi jardunaldiren ostean zazpigarren postuan dago Arratia 12 puntugaz.

Lemoako Harrobi taldeak 2-1 irabazi eban Usansolon Begoña A taldearen kontra zapatuan jokatutako partidua. Datorren partidua Loiola Indautxu taldearen kontra jokatuko dabe, hilaren 27an 19:45ean Lemoan. Bederatzi jardunaldiren ostean hirugarren postuan dago talde Lemoaztarra 19 puntugaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!