Futbola

Kluba itxiko dauala jakinarazo dau Arratia Futbol Taldeko zuzendaritzeak

Asier Abrisketa 2021ko aza. 19a, 12:34

Idatzi baten bitartez adierazo dabe zuzendaritza-batzordeak eta haren presidenteak bagilaren 30ean, denporaldia amaitu orduko, itxiko dabela klubaren kudeaketea.

Oin dala hamairu urte hasi zan laneran gaur Arratia Futbol Taldea zuzentzen dauan taldea, Asier Etxezarraga presidente izanda. Igazko denporaldian hauteskundeak ospatu behar ziran baina, COVIDak eragindako egoera nahasgarria zala eta, beste urte bat jarraitzea ebatzi eben.

Oin, "Arratiako Futbol Taldeari eskainitako gure denporea eta lana honaino heldu dala" uste dau zuzendaritza taldeak.

Prest agertu dira hautagai barriei ahal daben moduan laguntzeko eta jentea aurkeztera animau dabe: "Luze eta sakon gogoetatu ostean, uste dogu momentu egokia dala (zuzendaritzea) itxi eta arduradun barriei, ideia barriei... bidea egiteko".

"Aupa Arratia!" aldarriagaz amaitu dabe komunikaua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!