Zezili Deuna

Musikearen zaindariaren eguna ospatuteko ospakizun ugari egingo dira Arratian

Asier Abrisketa 2021ko aza. 18a, 13:33
Luis Iruarrizaga Abesbatza.

Zemendiaren 22an ospatuten dan Zezili Deunaren inguruan kontzertu eta kalejirak egongo dira hurrengo egunetan Igorren, Artean eta Areatzan.

Lehenengo ekitaldia zapatuan, hilak 20, izango da Igorreko Kultur Etxean. Aurten 40 urte bete dauzan Luis Iruarrizaga Abesbatzak eskainiko dau kontzertua urtero lez, oingoan Bilboko Sanfran Koruegaz batera. Egun eta ordu berean, Diman be kontzertua egon behar zan, baina atzeratu egin da 4kote abots zurien boskotearen emonaldia.

Hilaren 25ean barriz, eguena, kalejirea egingo dabe Arratiako Musika Eskolakoek Artean. 18:30ean urtengo dira Kultur Etxetik instrumentuakaz, herriari buelta emon eta bai plazan bai udaletxean egingo dabe geldialdia kantetako.

Zemendiaren 27an, zapatua, izango da Areatzako Bandaren txandea. Eleizan eskainiko dabe Santa Zezilia kontzertua 19:30ean. Oin arteko zuzendariak, Paula Perez Buenok pieza bat zuzendu eta lekukoa zuzendari barriari pasauko deutso, trantsizinoa sinbolizetako. Aritz Labrador Odriozola zuzendaria izango da beraz, gainontzeko piezak gidatuko dauzana.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!