herri kirolak

Barriro jantzi dau Tubi Bustinzak lasto jasotze txapela

Asier Abrisketa 2021ko aza. 15a, 12:47
Herri kirol modalidade honetako hamaikagarren txapela da dimoztarrarena. Bigarren, Beñat Amade izan zan 21 jasoaldigaz; eta hirugarren, Jon Lapazarene, fardoa 20 aldiz altxatuta. Ruth Linaza lemoaztarra barriz txapeldunorde izan zan andren txapelketan.

Zemendiaren 13an, Laukizen jokatu zan Gizonezkoen Euskadiko Lasto Jasotze Txapelketea. Bustinzak argi itxi eban, oindino be bera dala modalidade honetan nagusia. 45 kilogramoko lasto fardoa 23 aldiz altxau eban zazpi metroko altueraraino minutu bitan, bigarren izan zan Amadek baino bi aldiz gehiago. 

Egun berean, Mungian jokatu zan Andrazkoen Euskadiko Lasto Jasotze Txapelketea. Lemoako Ruth Linazak bigarren postua lortu eban bertan. 21 aldiz altxau eban 30 kiloko fardoa bost metroko altuerara. Txapela Garbiñe Lopez de Uraldek eroan eban, 29 jasoaldi eginga.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!