Futbola

Lidertzan dagoz Arratiako gizonezkoen A eta B taldeak

Asier Abrisketa 2021ko aza. 15a, 11:16

Emaitza onak lortu dabez gizonezkoen taldeak: Arratia A 4-2 Aranguren, Basurto B 1-2 Arratia B eta Umore Ona A 0-1 Lemoako Harrobi. Andren kasuan be, Arratia B taldeak 10-0 irabazi dau Ezkurdiren aurka, A taldek barriz 0-3 galdu dau Real Sociedaden kontra.

Gizonezkoen Arratia A taldeak 4-2 irabazi eban zapatuan Arangurenen kontra Urbietan jokatutako aurrez aurrekoa. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Arratiak hilaren 20an, Gallarta A taldearen kontra arrastiko 15:00etan. Bederatzi jardunaldiren ostean lidertzan dago Arratia 21 puntugaz. 

Arratia B taldeak ostera domekan jokatu eban etxetik kanpo eta 1-2 irabazi eban Basurto B taldearen kontra. Datorren partidua Iraultza taldearen kontra jokatuko dabe, hilaren 20an 17:45ean Urbietan. Zortzi jardunaldiren ostean lidertzan segiduten dau Arratiak 22 puntugaz,  ez dau liga osoan partidurik galdu

Andrazkoen Arratia A taldeak domeka eguerdian jokatu eban Real Sociedad taldearen kontra Urbietan baina 0-3 galdu eben arratiarrek. Datorren partidua Athletic C taldearen kontra jokatuko dabe Lezaman hilaren 21ean, arrastiko 17:00etan. Atzen partiduetan behera egin dau Arratiak aurkari gogorrak izan ditualako eta bederatzi jardunaldiren ostean seigarren postuan dago 14 puntugaz. 

Arratia B taldeak be domekan jokatu eban, etxetik kanpo Ezkurdi taldearen kontra ,eta 0-10 irabazita bueltau ziran etxera. Datorren partidua Ibaiondo Nerbioi A taldearen kontra jokatuko dabe Urbietan hilaren 20an, arrastiko 15:30ean. Sei jardunaldiren ostean zortzigarren postuan dago Arratia 9 puntugaz

Lemoako Harrobik 0-1 irabazi eban Usansolon Umore Ona A taldearen kontra zapatuan jokatutako partidua. Datorren partidua Begoña A taldearen kontra jokatuko dabe, hilaren 20an 17:00etan Lemoan. Zortzi jardunaldiren ostean hirugarren postuan dago Lemoako taldea 16 puntugaz. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!